Bezeroa
María Fernández eta Juan Echeverría arkitektura-estudio horren buru dira, eta eraikinetarako autobabes-planak sortzeko zerbitzua eskaintzen dute. Autobabes-planak eraikinak bere balio-bizitzan jasaten dituen arriskuak identifikatu eta ebaluatzen dituzten dokumentuak dira. Autobabeseko Plana idazteaz gain, plana mantentzeaz eta eguneratzeaz ere arduratzen dira, sor daitezkeen arriskuak behar bezala konpontzea ahalbidetuko duen dokumentua benetan ezar dadin zainduz. Dominionek 30 herrialde baino gehiagotan ditu ordezkaritzak.
Beharra
Autobabes-planek eskari handia dutenez eta plan horiek sortzen eta ondoren mantentzen aritzen diren enpresen eskaintza txikia denez, Maria eta Juanek planak eta bezeroak modu arin eta seguruan kudeatzeko aukera emando zien aplikazio bat behar zuten, negozio-aukera hori aprobetxatzeko.
Konponbidea
Fidenetek aplikazio bat garatu zuen eskakizun guztiak kontuan hartuta eta autobabes-planak eraginkortasunez kudeatzeko aukera emango zuten funtzionalitate gehigarriak emanez. Horretarako, programazio eskalagarri bat erabili zuen, beharrak hazi ahala etorkizunean eguneratzeak egiteko.
Burututako ekintza batzuk:
Bezeroen kudeaketa
Bezero bakoitzarentzako planak sortzea
Erabiltzaile-rolak eta -profilak
Checklist moduan egin beharreko zereginak
Dokumentazio-kudeatzailea
Baimen-sistema
Alertak eta jakinarazpenak
Teknologiak/Lengoaiak/Frameworkak:
CodeIgniter (PHP)
Bootstrap, Responsive
jQuery, Javascript, Ajax