#fidenews
Fideneet
LATERAL 1
LATERAL 2

marketina eta komunikazioa

Negozioak marka ikusgarri bihurtzen ditugu

Gaur egun, marka batek bere produktuak edo zerbitzuak ezagutarazteko eta sustatzeko kanal eta espazio ugari ditu eskura. Eta horretaz dihardu kanal anitzeko estrategiak. Trebeak gara zure audientzia perfektua identifikatzen, kanal bakoitzerako estrategia egokia lantzen eta salmenta-aukerak maximizatzen.

Ia ezer ez, ezta?

Beste era batera esanda, gure misioa horrela laburbiltzen da: Zure mezua pertsona egokiarengana iristea da gure helburu. Zure marka, gorago eta urrunago iristea.

Eta nola egingo dugu? Fideneten zure publiko objektiboa identifikatzen lagunduko dizugu, zure enpresaren balioekin bat datorren marka-kontakizun bat egiteaz arduratuko gara, mezua helarazteko kanal egokiak aukeratuko ditugu eta voila! Zure publiko objektiboa, zure bezero bihurtuko dugu.

Estrategia eta aholkularitza digitala

No plan, no party

Estrategia guztiek dute plan bat atzean. Zure beharrak eta helburuak beteko dituen ekintza-plan bat diseinatzen lagunduko dizugu.

Gure planaren spoiler txiki bat egingo dizugu!

Zure audientzia identifikatuko dugu

Zure publiko objektiboa zehatz-mehatz ezagutzea da arrakasta lortzeko lehen urratsa. Analisi-tresnak erabiliko ditugu, zure mezua nori helarazi jakiteko.

Zure bezero potentzialak erakarriko ditugu

Zure audientzia identifikatu ondoren, beraiekin lotura bat sortzeko ekintzak burutuko ditugu, zure markaren balioak transmitituz, eta horietara iristeko kanal egokienak hautatuz.

Zure audientzia bezero bihurtuko dugu

Zure markak zure audientzia bereganatzen duenean, plan bat diseinatuko dugu bezero bihur daitezen. Horretarako, zure produktua merkaturatzeko komeni diren kanal egokiak erabakiko ditugu.

Fidelizatu zure bezeroak

Zure negozioari gerta dakiokeen gauzarik onena zure bezeroek zure zerbitzuak errepikatzea da! Fidelizazio-estrategiak diseinatuko ditugu, bezeroek zure ondoan jarraitu nahi dezaten, zure ondoan jarraitu nahi izan dezaten.

Gure 20 urtetik gorako esperientzia, gure bermenik hoberena da.

Sektore honen erritmoarekin bat egin dugu, betiere begi bat orainean eta bestea etorkizunean jarrita. Ikuspegi estrategiko horri esker, 20 urteko ibilbidea lortu dugu, eta horrek Donostiako agentziarik zaharrenetako batean bihurtzen gaitu.

Marketin digitala eta komunikazioa

Marketin digitala eta komunikazioa onenak

Marketinaren eta komunikazioaren adar guztietan adituak gara. 360 agentzia izateak eta arlo horietan lan egiteak, hainbat proiekturen ikuspegi estrategikoaren planteamendua errazten digu. Zure helburuak lortzeko egokienak diren espezialitateak jarriko ditugu martxan.

Branding-a

Aspaldi ordezkaktu genituen logotipoak markaren arkitekturarengatik. Zure marka-ekosistema eraikitzeko, zure eskura jartzen dugu gure esperientzia eta zure markaren balioak eta izaera transmititzen dituela ziurtatuko dugu.

SEO Posizionamendua

Zertarako balio du distiratsua izateak inork ez bazaitu ikusten? Zer zentzu du online presentzia izateak zure bezero potentzialak erakartzea lortzen ez badituzu? SEO unibertsoko lasterketa luze hau zurekin burutu nahi dugu, bilatzaile ezagunenen lehen postuetan agertzeko helburuarekin. Zenbat eta bisita gehiago zure webgunean, orduan eta salmenta handiagoak lortuko dituzu. Martxan jarri nahi?

SEM Kanpainak

Kanpaina hauek, egungo euskarrietara egokitutako iragarkiak dira. Google Adsen eta sare sozial nagusietan, iragarki-kanpainak burutzen ditugu, Google Adsen eta Paid Media eta Product Placement estrategiak diseinatzen ere adituak gara.

Edukien marketina

Saltzeko jada ez da nahikoa produktu on bat izatea. Harremanak eraikitzea beharrezkoa da; istorioak kontatu, magia sortu… eta horretan adituak gara. Fideneteko erredaktoreak, diseinatzaileak, SEO eta email marketineko adituak etab. martxan jarriko dugu zure bezero potentzialak erakartzeko.

Sare sozialen gestioa

Badakigu zure negozioaren profil sozialak modu profesionalean kudeatzeak dedikazio handia eskatzen duela. Fideneten, zure sare sozialen potentzial guztia aprobetxatzen lagunduko dizugu, emaitzetara bideratutako zure marka-profilen kudeaketa estrategikoa landuz. Oso gustuko dugu eduki originalak eta bereziak sortzea eta zure komunitatearekin harremana sustatzea.

Email Marketing-a

Newsletter-ek duten potentzial guztia aprobetxatzen ari al zara? Gure ikuspegi estrategikoa zure eskura jartzen dugu, eta, taktika eta teknika egokiekin, emailezko bidalketa bakoitza komunikazio eta salmenta arma indartsu bihurtzen lagunduko dizugu.

Komunikazioa

Hitz honek, askotan hotzikarak eragin ditzake… baina guk oso gustoko dugu komunikazio mundua! Kontatu ze arlotan eman nahi duzun aurrera pausoa eta zure beharrei egokitutako estrategia bat diseinatuko dugu.

Gure bezeroak, gure enbaxadorerik onenak

Gure bezeroen artean sektore oso desberdinetako enpresak ditugu; enpresa teknologikoak eta industrialak, startupak, negozio txikiak…zerrenda honetan agertu nahi?

La Tortilla de Zabaleta logo
Gaia logo
Donosti City logo
Eitb logo
Pixel sistemas logo
K6 Gestión Cultural logo
Emindset logo
Donostiarra logo
CAMBIO 1
To top