#fidenews
Fideneet
LATERAL 1
LATERAL 2
Brazos GIF

Garapen teknologiko, komunikazio eta marketin digitaleko zure agentzia Donostian

Fidenet gara
 
teknologia
esperientzia
sormena
berrikuntza
ambizioa
emaitzak
gara
Zure aliatu digitala

Entzun, ikasi, pentsatu eta eraiki

Aholkularitza eta estrategia digitala

Ez dugu zortean sinesten, lanean eta talentuan sinesten dugu!

Horri esker, 20 urte baino gehiago daramagu bizirik. Gure bezeroen beharrak ulertu eta horiek hobekien konponduko dituen konponbidea aurkitu arte zentzuz lan egiten dugulako. Gainera, marketinaren eta komunikazioaren esparru guztiak barne hartzen dituen agentzia izateak diziplina guztiak sakon ezagutzeko aukera heman digu. Estrategia bakoitzerako baliobide egokienak integratzen ditugu.

Diseinutik hasita, inplantaziorarte

Neurrira egindako garapena

Ez diogu beldurrik ezeri! Mota guztietako aplikazio eta soluzio digitalak definitu, diseinatu, garatu eta inplantatzen ditugu: webguneak, e-commerce plataformak, webapp-ak, intranetak, marketplaces-ak etab. Erabiltzailea guztiaren erdigunean jarriz lan egiten dugu eta bezero bakoitza bakarra denez, irtenbide pertsonalizatua eta % 100era bere beharretara egokituta egiten dugu. Gainera, arreta berezia jartzen diogu gure konponbideak beti balio erantsia eman dezaten, bai orainean eta etorkizunean.

Negozioak marka bilakatzen ditugu

Marketin eta komunikazioa

Atal honetako misioa esaldi batean laburbiltzen dugu: Zure mezua entzunaraztea eta zure erabiltzaile potentzialak bezero bihurtzea, zure markarekiko konexioa bakarra izatea lortuko dugu. Ia ezer ez, ezta? Horrek zure markaren ikusgarritasuna handituko du, gorago eta urrunago iritsi danin eta, horretarako, kanal anitzeko estrategiak garatuko ditugu, zure produktuak edo zerbitzuak erosteko aukera gehien dauden pertsonen eskura egon daitezen, une eta toki egokian.

Zure ERPa beti eskuragarri

Odoo

Odoo munduko ERP ezagunenetako bat da. Zure negozioko prozesuak automatizatzeko soluzio bat bilatzen ari bazara, hau da zure tresna. Lan mota askotan denbora murrizteko, ERP honen integrazioa eskaintzen dugu, prozesu guztiak plataforma bakar batean biltzen dituen konponbide pertsonalizatua, errentagarria eta modularra izango duzu zure eskuetan.

Fidenet gara

Teknologia gara

Zure negozioa digitalki eraldatzeko prozesuan, zure eskutik goaz. Erabiltzailea erdian jarriz era guztietako soluzio teknologikoak garatzen ditugu.

Sormena gara

Ideia onak gustoko ditugu eta buruari buelta asko ematen diogu ideia horiek zure enpresan baliozko soluzio bihurtu daitezen.

Anbizioa gara

Ikertu, aztertu, planifikatu, programatu…zure enpresa beste guztien artean nabarmentzeko lan egiten dugu.

Esperientzia gara

20 urte baino gehiagoko ibilbideri esker gure motxilan ehunka proiektu, milaka asmakizun eta estropezuren bat edo beste daramagu. Hori dela eta, seigarren zentzu bat garatu dugu zure mezuak publiko desberdinekin konektatzeko modurik onena zein den jakiteko.

Zu bezala inork ez du ezagutzen zure enpresa eta gu bezala inork ez du ezagutzen unibertso digitala.

Imajinatzen duzu zer eraiki dezakegun gure indarrak batzen baditugu?

Gure ekipoa osorik, zure esanetara

Outsourcing zerbitzua

Zure enpresako marketinaz eta komunikazioren arduradun bat bakarra izateak zure helburu nagusietatik urrundu ahal zaitu. Zer iruditzen zaizu zure enpresko arlo bakoitzean espezialista talde oso bat edukitzea? Orain, gure Outsourcing zerbitzu eta gure bonoei esker posible da.

Fideneet
To top